Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

2021. urteak ekarriko duenaz, Jose Mari Sarasolarekin, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Ondoren, bigarren orduan, Jose Luis Korta arraunlari eta patroi oriotarra izango dute platoan.

  • Jose Mari Sarasola

    Jose Mari Sarasola. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, ETB1eko "Biba Zuek!" saioan 2021: aldaketaren urtea gaia izango dute hizpide nagusi. Horretarako, besteak beste, Jose Mari Sarasola arimen bidelaguna gonbidatuko dute, berak dioenez, 2021a egiaren urtea izango baita.

Ondoren, bigarren orduan, Jose Luis Korta arraunlari eta patroi oriotarra izango dute platoan. Horren ibilbide luzea errepasatuko dute, eta ez da nolanahikoa, Kontxako 16 bandera irabazi baititu. Gonbidatua Agus Barandiaran eta Jon Garate lagun dituela egongo da platoan. Lotsatuko al da oriotarra Garatek artxibotik aterako dituen irudiekin?

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.