Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Erretinosi pigmentarioaz solastatuko dira gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Xabier Saldias elkarrizketatuko dute eta musika munduan egindako ibilbideaz arituko dira.

  • "Biba Zuek!" Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin

    "Biba Zuek!" Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin. Argazkia: EITB Media

Gaur, erretinosi pigmentarioa izango dute hizketagai nagusi "Biba Zuek!" saioan. Horretarako, Uxoa eta Aritz gonbidatuak hartuko dituzte platoan eta ikusmen mugatuarekin nola bizi diren kontatuko dute. Maitane Ormazabal izango dute bidelaguna oraingo honetan.

Ondoren, Xabier Saldias izango da bigarren orduko protagonista. Egan taldearen ibilbide musikala gogora ekarriko dute eta Saldiasen jarduera profesionalaz arituko dira. Agus Barandiaran eta Jon Garate izango ditu ondoan jesarrita bere abesti eta artxibo kuttunenak zeintzuk diren ezagutzeko.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.