Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Itxaro Borda idazlea izango da gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, Euskal Herria utzi eta urte askoz beste kontinente batera joan diren euskaldunak izango ditu saioak gonbidatu.

  • Itxaro Borda, idazlea

    Itxaro Borda. Argazkia: Bertsozaleen Elkartea

Euskaldunen urratsei jarraituz, gaurko "Biba Zuek!" saioak Euskal Herria utzi eta urte askoz beste kontinente batzuetara joan behar izan zuten gonbidatuak hartuko ditu. Euren esperientzia eta buelta nolakoa izan den azalduko dute, besteak beste.

Bigarren zatian, Itxaro Borda euskal idazlea izango da protagonista. Abaro izena du bere azken lanak eta poema liburuak. Berarekin, platoan izango dira Mikel Elizegi eta Mikel Markez kolaboratzaileak.

Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuta, "Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.