Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jon Arretxe idazlea izango da gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, Oskarbi eta Akelarre musika taldeetako kide batzuk gonbidatuko dituzte platora.

  • Jon Arretxe idazlea

    Jon Arretxe idazlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Kantuan alaitu gintuzten atalak emango dio hasiera gaurko "Biba Zuek!" saioari. Platoan izango dira, besteak beste, Oskarbi eta Akelarre musika taldeetako kide batzuk.

Ondoren, Vidal Salcedo medikuak urteak bete ahala gorputzak izaten dituen aldaketez hitz egingo du. Horrez gain, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da: Egia al da lo gutxiago egiten dugula urteak bete ahala? Egia al da gutxiago jan eta gehiago loditzen garela?

Bigarren orduko gonbidatu nagusia, aldiz, Jon Arretxe idazlea izango da. Desconfía liburua aurkeztearekin batera, bere ibilbidearen errepasoa egingo dute Marta Elviraren eta Jon Garateren laguntzarekin.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.