Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento taldeko abeslaria, gaur, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Lehenengo orduan, Bizipoza proiektuaren inguruan arituko dira eta Hiru Hamabi elkartea ezagutuko dute. Julio Soto eta El Drogas musikariak ere izango dira saioan gonbidatu.

  • Iñigo Etxezarreta

    Iñigo Etxezarreta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Bizipoza proiektuaren inguruan arituko dira "Biba Zuek!" saioko lehen tartean. Aurreko saioetako batean, Bihotzez elkartea ezagutzeko aukera izan zuten, eta, oraingoan, berriz, Hiru Hamabi elkartea izango dute protagonista, garuneko kaltea duten adin txikikoen familien elkartea. Julio Soto bertsolariak sortu du abestiaren letra eta El Drogasek jarri dio ahotsa. Saioan izango dira biak gonbidatu.

Iñigo Etxezarreta musikaria izango da bigarren orduko protagonista. ETS (En Tol Sarmiento) taldea agertokietara bueltatuko da, eta otsailaren 5ean hasiko dute Egingo dugu eztanda kontzertu bira.

Horrez gain, Agus Barandiaran eta Mikel Elizegi platoan izango dira, kolaboratzaile lanetan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.