Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Juan Antonio Urbeltz izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehenengo orduan, Santa Ageda bezpera izanik, zenbait herritan kopla zaharrak kantatzera ateratzen diren gonbidatuak izango dira platoan.

  • Juan Antonio Urbeltz

    Juan Antonio Urbeltz. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Euskal Herriko herri askotan, Santa Ageda egunaren bezperan ohitura izaten da, makila eskuan eta jantzi tradizionalekin, diru edo janari eske joatea etxez etxe kopla zaharrak abesten. Gaur gauean, ohiturari jarraituz, koplak kantatzera ateratzen diren gonbidatuak izango dira "Biba Zuek!" saioan.

Ondoren, Marta Elvirak Maizpide barnetegira euskara ikastera joan den emakume argentinar bat aurkeztuko du.

Bigarren orduko gonbidatua, ordea, Juan Antonio Urbeltz izango da. Urbeltzek lan handia egin zuen euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen, Marian Arregi emaztearekin batera; horren erakusle, esaterako, Oi Baldorba abesti ezaguna.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.