Biba Zuek
18:00etan
Erramun Martikorena izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, Epilepsiaren Nazioarteko Egunean hainbat gaixoren testigantza pertsonalak entzungo dituzte.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media
Gaur Epilepsiaren Nazioarteko Eguna da eta "Biba Zuek!" saioaren lehen orduko solasaldian gai honen inguruan arituko dira. Platoan hartuko dituzten gonbidatuek gaixotasun horrekin nola bizi kontatuko dute. Honako honetan, bidelaguna Asier Maia izango dute.
Bestalde, Euskaldunak Munduan atalean Jon Artanok Afrikara eramango gaitu, zehazki Malawi herrialdean dagoen euskaldun bat ezagutzera.
Bigarren orduan Erramun Martikorena artzaina eta euskal abeslaria izango da protagonista nagusia. Musika herrikoian aritu zen eta ospetsua egin zen haren ahots ederra. Agus Barandiaran eta Jon Garate kolaboratzaileak ondoan izango ditu Martikorenak.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.