Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gehitu elkarteko kideak eta Yogurinha Borova, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Bigarren orduko gonbidatua Pili Manterola sukaldari eta aurkezle ohia izango da.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean Bizipoza proiektua ezagutzen jarraituko du "Biba Zuek!" saioak. Elkarteen eta euskal sortzaileen arteko elkarlanaren bidez sortutako kantu eta bideoklipez osaturiko proiektua da Mundu berri bat guztiontzat, herri inklusiboa eraikitzea eta elkarte horien egunerokotasuna gizarteratzea helburu duena. 

Gehitu elkarteko kideek abestia aurkeztuko dute platoan: Bizitza da gorputza, askatasuna bihotza. Yogurinha Borovak lagunduta izango dira, berak jarri baitio ahotsa kantuari. 

A ze parea! atalean, ordea, Ander eta Jokin Rodriguez bikiek zein motatako erronkari aurre egin beharko dioten azalduko dute.

Horrez gain, bigarren orduko gonbidatua Pili Manterola sukaldari eta aurkezle ohia izango da. Jon Garate Pili urduritzen saiatuko da, artxibotik ateratako "altxorrekin".

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.