Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB
Biba Zuek
Audientziak
EITB Media
Denboraldiko atalik ikusiena izateaz gainera, audientzia-zatirik altuena ere bereganatu zuen saioak ostegunean.
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media
Informazio gehiago (2)
Osteguneko "Biba Zuek!" saioa denboraldiko ikusiena izan da. Horrez gain, orain arte lortu duen audientzia-zatirik altuena bereganatu du; izan ere, Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatutako saioak % 4,7ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean, % 13,6ko kuota.
Egun-eguneko gaiak lantzearekin batera, osteguneko atalean Tolosako eta Aguraingo 'ez inauteriak' izan zituzten hizpide. Halaber, emanaldiak 40.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa