Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Euskarazko egunkari bat abian jartzeari buruz, ostiralean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Martxelo Otamendi eta Joan Mari Larrarte izango dituzte horri buruz berba egiteko. Ondoren, bigarren orduan, Ainhoa Tirapu futbolari ohia izango da gonbidatua.

  • Martxelo Otamendi

    Martxelo Otamendi, EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ostiralean, 18 urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria ixteko erabakia hartu zuela Espainiako Auzitegi Nazionalak. Euskaraz argitaratzen zen lehendabiziko egunkaria izan zen, eta erronka handia izan zen abiarazi zutenentzat. Horren inguruan arituko da Martxelo Otamendi, Joan Mari Larrarterekin batera.

Ondoren, Vidal Salcedo medikuak buruko minaz hitz egingo du.

Bigarren orduko gonbidatua, ordea, Ainhoa Tirapu futbolari ohia izango da. Tirapu Athleticeko atezaina eta kapitaina izan da, eta duela urtebete erretiroa hartzea erabaki zuen. Gaur egun, Athleticeko atezainen entrenatzailea da.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.