Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB
Biba Zuek
Audientziak
EITB Media
% 5eko audientzia-zatia eskuratu zuen, eta euskaldunen artean % 10,5ekoa.
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek" saioko aurkezleak. EITB Media
Informazio gehiago (2)
Asteazken honetako "Biba Zuek!" saioak % 5eko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean % 10,5ekoa. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatzen duten ETB1eko saioak 29.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, denboraldiko bigarren kuotarik handiena.
Besteak beste, Seaskako Integrazio Batzordearen lana izan zuten hizpide, Bizipoza proiektua hobeto ezagutzeko asmoari eutsiz. Horrez gain, Gaizka Aranguren historia dibulgatzailea izan zuten gonbidatu platoan.
Saioak lortu duen bigarren emaitzarik onena da asteazken honetakoa, egun gutxiko tartearekin gainera. Izan ere, ostiralean bertan lortu zuen saioak inoizko emaitzarik onena.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa