Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Musika ofizio, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Besteak beste, Huntza taldeko Josune Arakistain abeslaria izango dute platoan.

  • Josune Arakistain

    Josune Arakistain. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioko gonbidatuak gazteak dira, baina oso argi dute non ikusten duten beraien etorkizuna: musikagintzan. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek Euskadiko Orkestrako perkusio-jolea izango dute platoan, baita orkestra zuzendaria izateko ikasten ari den neska gazte bat ere.

Vidal Salcedo familia-medikuak menopausiaz hitz egingo du, eta ez da bera bakarrik egongo, Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa ere alboan izango baitu.

Bigarren orduan, Huntza taldeko Josune Arakistain abeslaria izango dute, eta harekin batera, Mikel Markez eta Jon Garate izango dira platoan.

Audientzia-datu bikainei eusten die "Biba Zuek!" saioak. Aurreko astean markak hautsi ondoren, asteazkeneko saioak % 5eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,5eko kuota lortu zituen, denboraldiko bigarren daturik onena

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.