Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientziak

"Biba Zuek!" saioak emaitza onei eusten die

EITB Media

ETB1eko saioa harrera oso ona izaten ari da eta asteleheneko atala inoizko bigarren saiorik ikusiena izan da.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus.

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

ETB1eko "Biba Zuek!" saioak datu bikainekin hasi du astea: asteleheneko atalak % 4,9ko audientzia-zatia lortu du eta euskaldunen arteko % 13,0ko kuota. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak 49.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan, eta inoizko bigarren atalik ikusiena izan da.

Asteleheneko "Biba Zuek!" saioan, Ibon Martin idazle donostiarra izan zuten gonbidatu, eta solasaldirako tartean, senide ezagun bat dutenen testigantzak jaso zituzten, nire senidea ezaguna da gaia mintzagai hartuta.

Markak hausten ari da azken egunotan ETB1eko arratsaldeetako saioa. Hala, asteleheneko atalak aurreko astean lortutako emaitza onei eutsi die.