Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00ean

Mixel Labeguerie abeslaria gogoratuko dute gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Horrez gain, Iñaki Ortiz de Villaba abeslaria izango dute saioan gonbidatu.

  • Mixel Labeguerie

    Mixel Labeguerie. EITB Mediako bideo batetik lorutako irudia

Gaur arratsaldean, Mixel Labeguerie oroituko dute arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan. Labeguerie euskal abeslaria eta politikaria izan zen eta euskal kantagintza berriaren aita. Bi disko txiki eta zortzi abesti baino ez zituen grabatu, baina hori nahikoa izan zen euskal kantagintzari bide berria zabaltzeko. Eta Labegueriez hitz egiteko Pako Aristi idazlea eta Peyo Labeguerie, semea, gonbidatu ditugu.

Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Iñaki Ortiz de Villaba abeslari gasteiztarra izango da. Betagarri euskal musika taldeko abeslari eta arima izateagatik egin zen ezagun. 24 urteko ibilbidearen ondoren, Betagarri taldea desegin, eta bertako abeslaria zen Iñaki Ortiz de Villabak talde berria eratzea pentsatu zuen: Modus Operandi.

Audientzia datu bikainak

"Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina izaten ari da eta ostiraleko atala euskaldunen artean nagusi izan zen, % 4,3ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,1eko kuotarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.