Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Gaur, 18:00etan

Herri sahararrari laguntza eskaintzen dion Oporrak Bakean elkarteaz, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Saioaren bigarren atalean Maren abeslaria izango dute.

  • Maren abeslaria egongo da saioan

    Maren abeslaria egongo da saioan. EITBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur arratsaldean, Bizipoza proiektuan parte hartu duen beste elkarte baten lana ezagutuko dugu "Biba Zuek!" saioan: Oporrak Bakean. Elkartearen helburua haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzea da, eta baita familia euskaldunek herri sahararrari lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera izatea ere.

Bizipoza proiektuaren barruan elkarteak egin duen bideoklipa aurkeztuko dute eta horretarako Aner Peritz bertsolaria (berak egin ditu letrak) eta elkarteko kideak etorriko dira.

Eta bigarren orduko gonbidatua Maren abeslaria izango da. Gallartakoa da Maren eta abestu ez ezik, bere kantak ekoitzi ere egiten ditu. 18 urte dauzka eta dagoeneko euskal musika talde askorekin lanean aritu da, besteak beste, Xabi Solano eta ETS taldearekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.