Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kepa Errasti aktorea, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Errepidean bere lekua egin behar izan duten emakumeak ere izango dituzte gonbidatu: autobus gidari bat eta neska motorzale amorratu bat.

  • Kepa Errasti aktorea.

    Kepa Errasti aktorea. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Tokia eginez hasiko dute astea "Biba Zuek!" saioan. Nola? Errepidean lekua egin behar izan duten gonbidatuekin. Gipuzkoako lehen emakume autobus gidaria ezagutuko dugu eta baita neska motorzale amorratu bat ere, errepidean gizon askoren artean pikea sortzen duena.

Bestalde, Jon Artanoren Euskaldunak Munduan atalean, Eskozian bizi den emakume bat ezagutuko dute; eta, ondoren, Kepa Errasti aktorea eta gidoilaria izango dute platoan. Bera izango da bigarren orduko protagonista nagusia. Errastik Donostia Antzerki Saria jaso berri du Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanagatik. Astero, ETB1eko "Barre Librea" saioan ikusten dugu aktore aretxabaletarra.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.