Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Galder Izagirre musikaria, ostiraleko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

ETB1ek apirilaren 7an estreinatuko duen "Bidegurutzean" musika saio berriaren zuzendaria da Izagirre.

  • Galder Izagirre.

    Galder Izagirre. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Gaurko "Biba Zuek!" saioan platoa dantzan jarriko dute. Dantzan gozatzen dut izenburupean, gonbidatuek beren pasioaz hitz egingo dute eta nola dantzatzen duten ere erakutsiko dute.

Vidal Salcedo medikuak noizean behin gertatzen zaizkigun ezustekoez hitz egingo du: zer egin behar dugu arrain-hezur bat irensten dugunean? Eta sudurretik odoletan hasten garenean? Galdera hauei eta beste batzuei erantzungo die Vidalek.

Bigarren orduko gonbidatua Galder Izagirre musikaria izango da. Zenbait taldetan parte hartu izan du bateria jotzaile bezala, hala nola, Berri Txarrak, Dut edota Kuraia taldeetan. Baina ostiral honetan proiektu berri batez hitz egiteko hurbilduko da "Biba Zuek!" saiora: "Bidegurutzean". Galder Izagirre ETB1ek apirilaren 7an estreinatuko duen saio berriaren zuzendaria da. Musika izango du saioak ardatz nagusi eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu; hemengo musikariei ikusgarritasuna eman eta ikusleek euskal musikaren argazki osatuago bat eskaintzea.

"Biba Zuek!" saioa gaur arratsaldean izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.