Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientzia

"Biba Zuek!" saioak inoizko daturik onena lortu du astelehenean

EITB Media

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak % 6,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,3ko kuota bereganatu du.

  • Xabier Suskia eta Maddalen Arzallus aurkezleak.

    Xabier Suskia eta Maddalen Arzallus aurkezleak. Aragzkia: EITB Media

Asteleheneko "Biba Zuek!" saioak inoizko audientzia daturik onena lortu du: % 6,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,3ko kuota. Halaber, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak 55.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko saioak Athletic Clubeko eta Realeko jarraitzaileak bildu zituen platoan, eta, horrez gain, Niko Etxart abeslaria izan zuen gonbidatu.

"Biba Zuek!" saioak marka guztiak hautsi ditu martxoan, eta audientzia datu bikainak bereganatu ditu. Batez beste, % 3,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,2ko kuota izan ditu.