Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Sorotan Bele gogoan' ikuskizunaz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariak hartuko dituzte solaskide Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren irudia

    'Sorotan Bele Gogoan' ikuskizunaren irudia

Fibromialgiaren Nazioarteko Egunean, "Biba Zuek!" saioak gaixotasun kroniko hau pairatzen duten gonbidatuak izango ditu, gaur, gonbidatu nagusi. Fibromialgia erreumatikoa gaixotasun kronikoa eta jatorri ezezagunekoa da, eta ezaugarri psikiatrikoak ere baditu.

Bigarren orduan, Sorotan Bele musika taldea ekarriko dute gogora. Hogeita hamar urte dira banda sortu zela, eta urteurren hau ospatzeko musika ekitaldiak egingo dira Euskal Herrian barrena. Sorotan Bele gogoan izenburua du ikuskizunak, eta Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariak platoan izango dira egitasmoaren inguruan hitz egiteko.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.