Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientzia

"Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina lortu zuen asteazkenean

EITB Media

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak % 5,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 15,7ko kuota bereganatu zituen. Inoizko bigarren saiorik ikusiena izan zen.

  • Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariak.

    Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariak. EITB Mediako bideo bateko irudia.

Asteazkeneko "Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina lortu zuen eta inoizko bigarren saiorik ikusiena izan zen. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak % 5,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 15,7ko kuota eskuratu zituen. Halaber, audientzia metatuari dagokionez, 47.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Asteazkenean, Sorotan Bele musika taldea ekarri zuten gogora. Musika taldea sortu zenetik 30 urte bete direnean, Sorotan Bele gogoan ikuskizuna sortu dute Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariek eta platoan egon ziren egitasmoaren inguruan solasean.