Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ander Izagirre kazetari eta idazlea, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioak, gainera, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna hartuko du hizpide.

  • Ander Izagirre.

    Ander Izagirre. Argazkia: EITB Media.

Astelehena, maiatzak 17, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta "Biba Zuek!" saioko gonbidatuek gai horiei buruz hitz egingo dute, gertu-gertutik bizi dutelako. Halaber, aipagarria da 1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen sailkapenen eskuliburutik kendu zuela homosexualitatea eta horregatik aukeratu zela egun hori Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izateko.

Bestalde, Ander Izagirre kazetaria eta idazlea izango da protagonista bigarren orduan. Kazetaritza narratiboa idazten du, gazteleraz eta euskaraz, eta bidaiei eta txirrindularitzari buruz ere idazten du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.