Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Amak musika taldea hartuko dute gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solanok osatzen duten taldea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Amak musika taldea: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano

    Amak musika taldea: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, ekimen solidarioak izango dituzte lehen orduko solasaldiko ardatza. Euskal gizartea solidarioa dela erakutsiko dute saiora gonbidatu datozen lagunek. Indian eta Egipton martxan jarri dituzten ekimenak ezagutuko dituzte. Batek azidoarekin eraso dieten Indiako emakumeei laguntzen die eta besteak egoera oso larrian dagoen Etiopiako herri bati. 

Bigarren orduko protagonista Amak musika taldea izango da. 2019an batu ziren taldea sortzeko trikitixa munduan aurrez ibiliak ziren lau emakumezko: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano. Taldearen izena partaideen aurreneko hizkiekin osatu zuten. Lehenengo abestia 2020an kaleratu zuten, "Basajaun" izenekoa. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik aurrera izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.