Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ramon Agirre aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

'Gu primer!' antzezlanaz hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin. Aurretik, kontrabandoa izango dute solasaldiaren gai nagusia.

  • Ramon Agirre aktorea, "Barre Librea" saioan

    Ramon Agirre aktorea, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Gaurko "Biba Zuek!" saioan kontrabandoa izango dute lehen orduko solasaldian gai nagusi. Euskal Herrian kontrabandoa ohiko jarduera izan da, batez ere frankismo garaian, 1945-1961 urte bitartean. Saran, adibidez, kontrabandisten lasterketa egiten da urtero, bertan kontrabandoa jarduera ekonomiko garrantzitsu bat zeneko garaiak oroitzeko. Asteleheneko gonbidatuak adituak dira gai honetan eta jarduera honen nondik norakoak azalduko dizkiete Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiari.

Bestalde, Ramon Agirre aktore donostiarra izango da bigarren orduko protagonista. Ibilbide luzea du bai zineman eta bai telebistan: 50 bat pelikulatan eta 15 bat telesailetan parte hartu du. Idazlea eta margolaria ere bada, eta Gu primer! antzezlanaz hitz egingo du. Inazio Tolosa eta Ramon Agirre dira lanaren protagonistak eta bikote musikari baten istorioa kontatzen du.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.