Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Fernando Velazquez orkestra zuzendaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Hainbat soinu banda egin izan ditu telebistarako eta zinemarako, eta Jatorrizko Musika Onenaren Goya saria ere irabazi zuen.

  • Fernando Velazquez pianoan, EITB Maratoirako egindako bertsio batekin

    Fernando Velazquez pianoan, EITB Maratoirako egindako bertsio batekin. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Fernando Velazquez musikagile eta orkestra zuzendaria izango dute gonbidatu.

Zinema eta telebistarako lan egin du bizkaitarrak, hainbat soinu banda eginez. Hala, 1999an hasi zen zinema munduan, eta Koldo Serra, J. A Bayona eta Nacho Vigalodo zuzendariekin lan egin du. 2017an Jatorrizko Musika Onenaren Goya saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme pelikulan egindako lanarengatik.

Beste hainbat pelikularen soinu banda egin du Velazquezek, tartean El guardian invisible, Gernika, Ocho apellidos vascos, Lo imposible eta El orfanato. Horretaz guztiaz hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.