Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Antton Telleriarekin solasaldia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehenbiziko orduan, misteriozko kondairak izango dituzte hizpide nagusi.

  • Antton Telleria aurkezlea

    Antton Telleria aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, misterioa izango da "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan jorratuko duten gai nagusia. Zarauzko Narros Jauregia eta Arrasateko Amandre Santa Ines momiaren inguruan arituko dira platora gerturatuko diren gonbidatuak.

Eta ondoren, Antton Telleria Gazteako esataria izango dute bigarren orduko gonbidatua. Telleria Nekatutak bakarrizketarekin bira egiten ari da Euskal Herrian zehar, oihartzun handia lortuz. Ostegunean, lan horren arrakastaren gakoak kontatuko ditu eta irratian eta telebistan izandako ibilbideari ere begiratuko diote.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.