Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aritz Mendiola eta Iker Villa musikariak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan haur errefuxiatuei buruzko solasaldia egingo dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • STR taldeko Iker Villa eta Aritz Mendiola

    STR taldeko Iker Villa eta Aritz Mendiola. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Haur errefuxiatuen gaiari helduko diote gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan. Egoera gogorra bizi duten haurrei laguntzen dieten elkarteak ezagutuko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 

Saioaren bigarren orduan, STR musika taldeko Aritz Mendiola eta Iker Villa hartuko dituzte gonbidatu. "Go!azen" telesailean ezagutu bagenituen ere, gaur egun STR musika taldean ari dira elkarrekin eta beren azken lanaren berri emango digute, bost abestiz osaturiko Göxö izeneko EP digitala, eta zuzenean joko dute. 

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00-20:00 bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en.