Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientziak

Audientziaren harrera bikaina izan du asteazkeneko "Biba Zuek!" saioak

EITB Media

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak % 6,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 17,2ko kuota eskuratu ditu.

  • Aritz Mendiola eta Iker Villa "Biba Zuek!" saioan.

    Aritz Mendiola eta Iker Villa "Biba Zuek!" saioan. Irudia: EITB Media

Asteazkeneko "Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina izan du, % 6,1eko audientzia-zatia eskuratuz, inoizko bigarren daturik onena. Halaber, euskaldunen artean % 17,2ko kuota eskuratu du.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak STR musika taldeko Aritz Mendiola eta Iker Villa musikariak hartu ditu gonbidatu. "Go!azen" telesailean ezagutu bagenituen ere, gaur egun STR musika taldean ari dira elkarrekin eta beren azken lanaren berri dute, bost abestiz osaturiko Göxö izeneko EP digitala. Gainera, zuzenean jo dute "Biba Zuek!" saioko platoan.