Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Arria V.aren agur desafioaz, "Biba Zuek!" saioan, gaur arratsaldean

EITB Media

Ondoren, Caroline Phillips eta Mixel Ducau abeslariek 'Amerri' ikuskizuna aurkeztuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten saioan.

  • Xabier Orbegozo 'Arria V' aizkolaria "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan.

    Xabier Orbegozo 'Arria V' aizkolaria "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan Xabier Orbegozo Arria V.a aizkolaria hartuko dute solaskide. Plazak uzteko asmoa iragarri zuen joan den abenduan, baina erretiroa hartu aurretik azken erronka bat egingo zuela agindu zuen; desafio hori iragan den asteburuan burutu zuen. Agur ekitaldiaren nondik norakoak azalduko ditu gonbidatuak Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleekin solasean.   

Ondoren, Caroline Phillips eta Mixel Ducau abeslariak izango dituzte platoan. Bikotearen ibilbide musikal luzea aztertuko dute eta Amerri izeneko ikuskizunari eutsiko diote, bikoaren azken proiektuari alegia. Saioa borobiltzeko, emanaldia eskainiko dute zuzenean.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.