Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Markel Gajate aktore, modelo eta musikaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen zatian txistua eta haren doinuak modu berezian bizi dituzten lagunekin izango dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.

  • Markel Gajate Gazteako "Gu" saioan eskainitako akustioan

    Markel Gajate Gazteako "Gu" saioan eskainitako akustioan. Irudia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Euskal Herriko jaietan presentzia berezia duen instrumentuaz arituko gara: txistuaz. Txistua eta haren doinuak modu berezi batean bizi dituzten gonbidatuak hartuko dituzte platoan Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 

Ondoren, Markel Gajate aktore, modelo eta musikari donostiarraren bisita izango dute. ETBko "Go!azen" telesailak eman zion ospea eta orain musikaren aldeko apustua egin du: "Helmuga" deituriko abestia argitaratu berri du. Musikaz eta aktore lanez arituko dira berarekin. 

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00-20:00 bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en.