Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabier Anduaga tenorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, Dina Bilbao oroituko dute. Duela 24 urte desagertu zen Ondarroako triatleta Karibe itsasoko uretan.

  • Xabier Anduaga tenorea

    Xabier Anduaga tenorea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan Dina Bilbao triatleta oroituko dute. 1980ko hamarkadaren erdialdetik, emakume erreferentea izan zen triatloian, eta duela 24 urte desagertu zen Ondarroako kirolaria Karibe itsasoko uretan. Haren inguruan arituko dira solasean platora gonbidatuko dituzten lagunekin.

Xabier Anduaga tenorearekin hitz egingo dute bigarren orduan. 25 urteko donostiarrak abeslari gazte onenaren saria irabazi berri du International Opera World sarietan. Honetaz eta eskuartean dituen proiektuez arituko da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.