Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Tessa Andonegi aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Aurretik, poztasuna banatzeaz arduratzen diren bi pertsonarekin arituko dira solasean Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus: Fernando Alberdirekin eta Ander Barandiaranekin.

  • Tessa Andonegi aktorea

    Tessa Andonegi aktorea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, poza banatzen aritzen diren gonbidatuak izango ditu "Biba Zuek!" saioak lehen orduan gonbidatu. Batetik, Fernando Alberdi izozkigilea, bere izozkiekin bezeroak gozatzen dituen azpeitiarra. Eta bestetik, Ander Barandiaran, kalean jendeari katalogotik kanpo dauden liburuak oparitzen aritzen den altsasuarra.

Ondoren, Tessa Andonegi aktorea elkarrizketatuko dute bigarren orduan. Antzerkian, zineman eta telebistan ibilbide luzea du Andonegik, eta Maddalenekin eta Xabierrekin guztiaren errepasoa egingo du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.