Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Niña Coyote eta Chico Tornado musika taldea izango da gaur "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Aurretik, Aitzole Araneta eta Asier Rikarte izango dira protagonista LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado

    Niña Coyote eta Chico Tornado. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Programaren lehen zatian, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna izanik, horren inguruan solastatuko dira Aitzole Araneta eta Asier Rikarte gonbidatuekin.

Ondoren, bigarren orduan, Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango ditu saioak protagonista. Koldo Soret eta Ursula Strongek 2012an osatutako bikotea da Niña Coyote eta Chico Tornado. Uztailaren amaieran disko berria grabatzen hasiko dira.

Horren berri eta sorpresa gehiagorekin, gaur, 18:00etan, "Biba Zuek!"en ETB1en eta eitb.eus-en.