Biba Zuek
18:00etan
"El Conquistador" abenturako Seleta eta Durana, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB MEDIA
Aurretik, saioaren lehen orduan, erromeriak izango dituzte hizpide. Horretarako, plantoan izango dira hainbat dantzari eta musikari.
-
Durana eta Seleta. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
Lehen orduan, erromerien inguruan arituko da "Biba Zuek!". Horretarako, dantzari eta musikariak hartuko ditu saioak gonbidatu. Izan ere, Euskal Herriko erromerietan, ospakizun erlijiosoez gain, ohikoak dira euskal dantzak, trikiti musika eta bertsolariak.
Bestalde, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko kapitainak, Seleta eta Durana, izango dira bigarren orduko protagonistak. Aurtengo edizioaz eta finalera iritsi diren lehiakideez arituko dira Maddalen eta Xabierrekin solasean. Saioaren final handia astelehenean, uztailaren 5ean eskainiko da, Miramonetik zuzenean, 20:00etatik aurrera, eta "Teleberri"aren ondoren, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.