Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Idoia Asurmendi musikaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, irrintziari buruzko 'Erraiak' dokumentalari buruz arituko da Ekain Martinez de Lizarduy zuzendari eta antropologoa.

  • Idoia Asurmendi

    Idoia Asurmendi. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan, euskal kulturan guztiz errotua dagoen oihu bereizgarri bati buruz arituko dira: irrintziari buruz, alegia. Horretarako, Ekain Martinez de Lizarduy Erraiak dokumentalaren zuzendari eta antropologoak bisitatuko du saioa. Erraiak irrintziaren inguruko ikus-entzunezko hausnarketa bat da. Gainera, Nerea Barandiaran irrintzilaria ere saioan izango da gonbidatu.

Bigarren orduko gonbidatua Idoia Asurmendi musikaria izango da. Ilun eta abar izeneko estudioko lehen diskoa kaleratu du Aramaioko artistak, eta une honetan, batean eta bestean kontzertuak emanez dabil musikaria. "Biba Zuek!"eko taula gainean ere eskainiko du emanaldia.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.