Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

2021/09/17

09:05

Biba Zuek

18:00etan

Klaudio Landak "Baserria" lehiaketako berrikuntzak azalduko ditu gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Amaia Arantzabal zortzimilako bat egin zuen lehen emakume euskalduna izango dute saioan.

  • Klaudio Landa, "Baserria" saioko aurkezlea.

    Klaudio Landa, "Baserria" saioko aurkezlea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lehen edizioko arrakastaren ondoren, indartsu dator "Baserria" lehiaketako bigarren edizioa. Realitya igande gauean hasiko da eta Klaudio Landak sorpresen eta berrikuntzen berri emango die Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiari gaurko "Biba Zuek!" saioan.

Kolaboratzaileen atalean, Albina Stardust drag queen ikusgarriak erreportaje berri bat aurkeztuko du; Mikel Elizegik berriro aterako du kalera bere Happy bank aulki alaia; Jon Garatek Klaudio Landaren artxibo irudi bitxiak ekarriko ditu eta Aritz Ganboa artzainak ikusleen galderei erantzungo die.

Saioaren lehen orduan, berriz, data berezi bat gogoratuko dugu. Ostiralean, baina 1992an, Amaia Arantzabal mendizalea Cho Oyu gailurrera heldu zen; zortzimilako bat egiten zuen lehen emakume euskalduna izan zen. Espedizio horretan Josu Bereziartua senarrak ere parte hartu zuen eta biak izango dira platoan egun hori gogoratu eta ospatzera.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;