Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Asier Altuna zinemagileak 'Hondalea' dokumentalaz hitz egingo du gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen tartean, gainera, Euskal Herrian bizi diren gazte musulmanen egoeraz arituko dira.

  • 'Hondalea', Cristina Iglesiasen artelanaren sormen prozesua jasotzen duen dokumentala

    'Hondalea', Cristina Iglesiasen artelanaren sormen prozesua jasotzen duen dokumentala

Santa Klara irlan Cristina Iglesiasek egin duen "Hondalea" proiektuaren sormen- eta eraikuntza-prozesua kameran bildu zuen Asier Altunak, eta Donostiako Zinemaldian Hondalea izeneko dokumentala estreinatu zuen Euskal Zinemaren Galaren egunean. Proiektu berri honi buruz hitz egiteko izango da gaur "Biba Zuek!" saioan, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Marta Elvirak eta Jon Garatek zinema zuzendari bergararraren erradiografia eta artxibo arakatze sakona egingo dute eta saioaren amaieran Aritz Ganboa artzain prestua izango dugu, egunero bezala. Izaskun Moyanok Oñatitik egingo ditu zuzeneko konexioak.

Saioaren lehen zatian, Euskal Herrian bizi diren gazte musulmanen egoeraz mintzatuko dira, eta gaian sakontzeko Maitane Ormazabal bidelaguna izango dute.

"Biba Zuek!" saioa audientziaren harrera bikaina lortzen ari da denboraldi berri honetan. Besteak beste, ostiraleko atalak % 5,8ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen bere ordu tartean % 13,3ko kuotarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.