Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Rafa Gorrotxategi gozogilea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Karmele Gisasola emakumezkoen lehen banakako pentatloiko txapelduna eta Luzia Orbe finalista izango dituzte platoan.

  • Rafa Gorrotxategi gozogilea

    Rafa Gorrotxategi gozogilea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Rafa Gorrotxategi gozogile tolosarra izango da Maddalen Arzallusen eta Xabier Sukiaren gaurko gonbidatu nagusia "Biba Zuek!" saioan. Gorrotxategi familia ezaguneko hirugarren belaunaldikoa da, eta urteak daramatza goi mailako txokolategintza eta gozogintza egiten.

Agus Barandiaran trikitilaria, Mikel Elizegi artista eta Aritz Ganboa artzaina platoan izango dira euren kolaborazio entretenigarriekin, eta Lexeia Larrañagak naturari buruzko azalpen interesgarriak ekarriko ditu.

Saioari hasiera emateko, berriz, Karmele Gisasola emakumezkoen lehen banakako pentatloiko txapelduna eta Luzia Orbe finalista izango dituzte. Joan den larunbatean jokatu zen lehen finala emakumezkoetan, eta estreinaldi garrantzitsu hori izango dute mintzagai programaren hasierako orduan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.