Biba Zuek
18:00etan
Xabier Agote San Juan baleontziaz hizketan, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, bi argazkilari izango dituzte lehen orduan gonbidatu: Gari Garaialde eta Andoni Lubaki.
-
Xabier Agote. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Albaolaren sortzaile eta presidente den Xabier Agote donostiarra San Juan baleontziaren azken berriak kontatzera etorriko da gaurko "Biba Zuek!" saiora. Xabier Agote aditua da ondare balioa duten egurrezko itsasontziak eraikitzen, eta bisita aprobetxatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak galdera interesgarri asko egiteko.
Bestalde, saioari hasiera polit bat emateko, argazki kamera lan tresna duten argazkilariak izango dituzte platoan: Gari Garaialde eta Andoni Lubaki, hain zuzen ere.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.