Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Zigor Iturrieta elkarrizketatuko dute gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

"Txoriene" saioaren denboraldi berriaz eta "Chiloé"ren inguruko azken nobedadeak ekarriko ditu sukaldari, korrikalari eta aurkezle bizkaitarrak.

  • Zigor Iturrieta "Txoriene" saioko platoan

    Zigor Iturrieta "Txoriene" saioko platoan

Zigor Iturrieta sukaldari, korrikalari eta aurkezlea izango dute gonbidatu gaur "Biba Zuek!" saioan. "Txoriene" eta "Chiloé" saioen inguruan galdetuko diote Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak besteak beste. Ana Goitiak Kafetestegia atalean solasaldi intimo eta dibertigarria egingo dio eta Jon Garatek EITBko artxibo irudiak erakutsiko dizkigu. 

Horrez gain, duela 40 urte gertatutako Segoviako ihesa ekarriko dute gogora zenbait testigantzaren bitartez, Albina Stardust kolaboratzaileak eraso homofoboez hitz egingo du eta Aritz Ganboaren tartearekin agurtuko dute asteko azken programa. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.