Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren bigarren orduan, bertsolari txapelketei buruz arituko dira.

  • Odei Jainaga.

    Odei Jainaga.

Gaur gauean, Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Eibarko kirolari gaztea bere ibilbide ikusgarriaz arituko da eta udan Olinpiar Jokoetan bizi izan duen esperientziaz hitz egingo du, baita estatu mailan jokatu den Europako txapelketan lortutako errekorraz ere.

Saioaren lehen orduan, bertsolari txapelketei buruz hitz egingo dute. Izan ere, momentu honetan Xilaba, Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketak martxan dira eta datozen asteetan hiru final izango ditugu; azaroan Iparraldekoa eta Nafarroakoa; eta abenduan Bizkaikoa. Txapelketaz hitz egiteko zenbait bertsolari parte hartzailerekin hitz egingo dute. Bidelagun gisa Asier Maia izango dute bere iritzia emanez eta elkarrizketa osatuz.

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.