Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Edurne Ormazabal, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, futbolean jokalari edota esatari moduan diharduten emakumeak izango dituzte gonbidatu.

  • Edurne Ormazabal

    Edurne Ormazabal. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Edurne Ormazabal izango dute gonbidatu, hedabideen munduan aski ezaguna da eta 2018. urteaz geroztik Tabakalerako zuzendari nagusia da. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak elkarrizketa dibertigarri eta interesgarria egingo diote; EITBn egin zuten ibilbide oparotik hasi eta gaur egunera arte.

Bestalde, Lexeia Larrañagak klima aldaketaren ondorioz gehien sufrituko duten hamar animalia azpimarratuko ditu. Gainera, Ana Goitia, Agus Barandiaran eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak ere izango dituzte platoan.

Lehen orduan, futbolean jokalari edota esatari gisa diharduten emakumeak izango dituzte euren esperientzia konpartituz. Pixkanaka bidea egiten ari diren arren, oraindik gauza asko daude egiteko eta erreferente bilakatzen ari dira orain arte gizonezkoena izan den arloan.

"Biba Zuek" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.