Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Amets Arzallus Xilaba txapelketako irabazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Aimar Olaizolaren agurraz hitz egingo dute.

  • Amets Arzallus txapelarekin

    Amets Arzallus txapelarekin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Amets Arzallus Xilaba Bertsulari Txapelketako txapelduna izango da "Biba Zuek!" saioko gonbidatu nagusia gaur. Bertsolaritzari buruz hizketan, euren saltsan arituko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, Xabier Amuriza ere lagun dutela. 

Lehen orduan, Aimar Olaizola pilotariaren agurrari buruz hitz egingo dute. Goizuetako alkatea, Unai Miranda, eta Aimarren laguna eta jarraitzailea den Amaia Huizi hartuko dituzte platoan. 

Mikel Elizegi Aizarnazabalgo herritarrekin arituko da jolasean, Happy Bank lehiaketan, eta Aritz Ganboak Euskal Herriko Laborantza Ganbarari buruzko erreportajea ekarriko du. Bestalde, Jon Artano EH!rasmus atal berriarekin etorriko da, Norvegian dagoen Maider Arcelus protagonista hartuta. 

"Biba Zuek!" saioa zuzenean izaten da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.