Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jon Maiak 'Kantu bat gara' lana aurkeztuko du "Biba Zuek!" saioan, gaur arratsaldean

EITB Media

Igandean jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa izango dute hizpide nagusi saioaren lehen orduan. Mutilen proba irabazi zuen Eneko Agirrezabal izango dute gonbidatu, besteak beste.

  • Jon Maia

    Jon Maia

Jon Maia bertsolari, abeslari, idazle eta dokumentalgilea izango dute gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan, Kantu bat gara disko-liburua aurkezten. Lehen orduan, berriz, Behobia-Donostia lasterketari buruz hitz egingo dute. Mutiletan aurten irabazi duen Eneko Agirrezabal eta Julen Telleria bezalako parte hartzaile ezaguna izango ditugu testigantzen artean. 

Antton Telleria, Jon Garate, Aritz Ganboa eta Vidal Salcedo kolaboratzaileen tarteekin osatuko da gaurko saioa. 

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, "Biba Zuek!" saioa, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.