Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jon Balentziaga kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

Saioaren lehen orduan, Movember mugimendua aitzakia hartuta, prostata eta barrabiletako minbiziari buruz arituko dira.

  • Jon Balentziaga kirol aurkezlea

    Jon Balentziaga kirol aurkezlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Jon Balentziaga kazetari zumarragarra izango da "Biba Zuek!" saioaren gaurko gonbidatua. ETB1eko "Gaur Egun" albistegiko Kirolak tartearen aurkezleak bere ibilbidea errepasatuko du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin batera.

Lehen orduan, Movember mugimendua aitzakia hartuta, gizonezkoen prostata eta barrabiletako minbiziari buruz hitz egingo dute. Horretarako, testigantza ezberdinak etorriko dira platora: minbizia pasa duten bi testigantza eta Bergarako Movember mugimenduko kide bat.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.