Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Urdangarin abeslaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, Gontzal Mendibil eta Jon Arretxe izango dituzte Durangoko Azokaren inguruan hizketan.

  • Mikel Urdangarin

    Mikel Urdangarin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Mikel Urdangarin abeslari zornotzarra izango dute "Biba Zuek!" saioa. "Su nimiño bat" single berria aurkeztuko du, "Haitzetan" diskoaren berredizioa. Izan ere, 25 urte dira "Haitzetan" bere lehen diskoa atera zuenetik.

Lehen orduan, berriz, Durangoko Azokan esperientzia duten bi gonbidatu izango dituzte; Gontzal Mendibil eta Jon Arretxe. Esku arten dituzten proiektuei buruz hitz egingo dute, aurten zer aurkeztuko duten, alegia. Gainera, euren ibilbidearen eta azokan parte hartzearen esperientziaren gainean ere arituko dira.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.