Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Saioa Alkaiza Nafarroako bertsolari txapelduna, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioan, gainera, lehendabiziko emakume bertsolariei buruz arituko dira.

  • Saioa Alkaiza Nafarroako bertsolari txapelduna

    Saioa Alkaiza Nafarroako bertsolari txapelduna. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Saioa Alkaiza Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna izango dute platoan Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek. Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira izan dira igande honetan jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak. 

Lehen orduan, lehendabiziko emakume bertsolariei buruz arituko dira. Horretarako, hainbat testigantza izango dituzte platoan. Izan ere, emakumeek ere bertsotan jarduten zuten, nahiz eta hori ez den dokumentu askotan islatu. Amaia Agirrek ere parte hartuko du saioan, bere etxetik, eta bertsolaria eta emakumea denez, izango du zer kontatua.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.