Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aizpea Oihaneder gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Sukaldari donostiarra gertutik ezagutzeko parada izango dugu argitaratu berri duen 'La cocina es tuya' liburuaz hitz egiten duten bitartean.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Aizpea Oihaneder sukaldari donostiarra elkarrizketatuko dute gaur "Biba Zuek!" saioan Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak, La cocina es tuya argitaratu berri duen liburuaren karietara. Xabier Amuriza eta Mikel Elizegi kolaboratzaileen laguntza izango dute. 

Santa Luzia eguna izaki, lehen orduan jostunei omenaldia egingo diete. Jostunak diren ama-semeak izango dituzte platoan euren lana zein den, nola bizi duten eta abar kontatzen. 

Lexeia Larrañagaren eta Ariz Ganboaren tarteek osatuko dute asteleheneko programa. 

"Biba Zuek!" saioa zuzenean egiten da EITBren Miramongo egoitzatik, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta ETB1en eta eitb.eus-en izaten da ikusgai.