Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Andoni Agirregomezkorta aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan Euskal Wikipediaren 20. urteurrena ospatuko dute.

  • Andoni Agirregomezkorta, Itziar Urretabizkaia aktorearekin 'Bost minutun' antzezlanean

    Andoni Agirregomezkorta, Itziar Urretabizkaia aktorearekin 'Bost minutun' antzezlanean

Gaur arratsaldean, Andoni Agirregomezkorta aktorea izango da "Biba Zuek!" saioaren gonbidatu nagusia. Eskuartean duen proiektuen artean, Bost minutun antzezlanari buruz arituko da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin. Itziar Urretabizkaia aktorearekin batera, guraso izan edo ez izateko azken aukera duen bikote baten papera egiten du eta erabaki horrek sortzen dituen ezjakintasuna eta antsietatea lantzen ditu antzezlanak.

Lehen orduan, Euskal Wikipediaren 20. urteurrena ospatuko dute. Horretarako, platoan izango dituzten gonbidatuak oso bereziak izango dira: Euskal Wikipedia elkarteko kideak. Ibilbide honi errepasoa egingo diote, euren lanaren garrantzia azpimarratuz.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.