Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Zelanda taldearen musika "Biba Zuek!" saioan gaur arratsaldean

EITB Media

Gainera, sasoi betean dagoen adineko jendea ere elkarrizketatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Zelanda taldeko hirukotea

    Zelanda taldeko hirukotea

Zelanda musika taldea izango dute "Biba Zuek" saioan protagonista nagusi garu arratsaldean. Fran Uriasek, Ane Bastidak eta Iñaki Bastidak osatzen dute banda berri hau. Asteazkena alaitzeko, emanaldia eskainiko du platoan Zelanda taldeak.

Lehen orduan, sasoi betean dauden gonbidatuen bisita jasoko dute; 90 urte inguru dituzte Miramongo estudioa zapalduko duten artistek. Alde batetik, Jose Luis eta Patxi izango ditugu gurean, igandero elkarrekin patinatzera joaten diren aitona-bilobak. Bestalde, Iñaxi Lasa tiktokerra eta bere seme Iñaki Lasa ere "Biba Zuek"era etorriko dira.

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.