Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Zesta-puntako munduko txapelketa irabazi berri dute bi kirolariek eta lorpen horri buruz arituko dira.

  • Maite Ortiz de Mendibil

    Maite Ortiz de Mendibil

Gaur, bi txapeldunen bisita izango dute "Biba Zuek!" saioan. Zesta-puntako Munduko Txapelketa irabazi berri dute Maite Ortiz de Mendibilek eta Eneritz Lizardik, eta lorpen horri buruz arituko dira bi kirolariak Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Kolaboratzaileei dagokienez, Vidal Salcedo medikua, Agus Barandiaran musikaria eta Marta Elvira kazetaria izango dituzte. Aritz Ganboa ere saioan izango da, Karrantzan grabatu duen erreportajea aurkezten.

Lehen orduan, egutegi solidarioen gainean hitz egingo dute. Bi elkarteren bisita izango dute, "Izan inurri" eta "Zaporeak" elkarteena, hain zuzen ere,  eta bakoitzak, 2022ari begira prestaturiko egutegi solidarioa aurkeztuko digu.

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.